Udara bukatzen ari den honetan, triatloi eta duatloi denboraldia ere bukatzen ari da. Hala ere, Plazaola Urola Triatloi klubeko kideak parte hartzen ari dira antolatzen ari diren proba ezberdinetan.
Aurreko astean, Euskadiko sprint distantziako txapelketa jokatu zen, Zumaian. Bertan parte hartu zuten Plazaola Urola triatloiko Josemari Mujikak eta Gemma Hernandezek. Gemma Hernandez 1. postuan helmugaratu zen emakume beterano mailan, lasterketa ikusgarri baten ostean. Horrenbestez, Euskadiko txapelketa irabazi du.
Aste honetan, aldiz, bi proba ezberdinetan parte hartu dute Plazaola Urola Triatloi taldeko kideek. Batetik, larunbatean, Igartzako mendi duatloia jokatu zen. Bertan, bikoteka leihatu zitekeen, eta Plazaola Urola Triatloiko Ainhoa López eta Xabier Arancibiak osaturiko bikoteak parte hartu zuen, korrika eta txirrinduan errelebatuz. Bestetik, igandean, Santanderreko lurretan, sprint distantziako proba jokatu zen, eta, berriro ere, Gemma Hernandez triatletak irabazi zuen lasterketa, forma ezin hobean dagoela ziurtatuz.
Plazaola Urola Triatloi taldetik eskerrak eman nahi dizkie momentu zail hauetan bere ondoan izan dituen babesleei: PLAZAOLA iturgintza, ZERKI, ATA harategia eta AYMA.