Kronika

Joan den asteburuan Urola Plazaola Triatloi Klubeko kideek V. Duatloi Txikia antolatu zuten Zumarraga-Urretxuko kaleetan zehar. Partaidetza altua izan zen haurren artean eguraldi ona medio. Esfortzua eta ilusioa izan ziren larunbat arratseko aipagarrien eta urteroko legez amaiera ederra eman zitzaion egunari partaide eta antolatzaile guztien argazkiarekin.

Bestetik, jada triatloi denboraldia hasi dute Urola Plazaola Triatloi Klubekoek gure lurretatik at, bai Peñiskolan baita Tarragonan ere. Peñiskolara gerturatu ziren Aitor Bustos eta Josetxo Mujika distantzia erdiko triatloian lehiatzera. Tarragonara, berriz, Gema Hernandez gerturatu zen, aurrekoek bezala, distantzia erdiko triatloian lehiatzera eta bertatik bueltatu da merituzko 3. postuarekin. Datorren igandean hasiko da Euskadiko triatloi txapelketa Getarian eta bertan egongo dira hainbat talde kide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude