Uztaila 2010
A A A O O L I
« eka    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Helburuak

Gure bailarako atleten parte-hartzea eta eskainitako nibel handia ikusiz, proiektu berri bat hastea erabaki genuen nortasun propioa duen talde bat osatzeko, kirol hauetan parte hartzen duten kirolariak batzeko eta lehiatzera gure herrien izenean joateko; oraindik proba hauek duten oihartzuna zein maila ez baitugu uste haintzat hartuta daudenik. Horrela talde homogeneo eta solidario bat sortzeko intentzioa dugu, erraztasunak eskainiz eta elkarri lagunduz, bakarkako kirol bat izan arren, beharrezkotzat jotzen baitugu taldeko lana kirolariaren motibazio eta ilusiorako, horregatik uste dugu kirol hauek sustatzea ezinbestekoa dela.

GAZTEAK

Gure helburu nagusienetako bat gazteei alternatiba ematea da, modalitate desberdinak nahasten dituen kirol bat eskaintzea eta hauei  laguntza ematea entrenamenduekin. Aldi berean eta zeharka, gazteak bizitza modu osasuntsu bat isladatzen duten ereduzko ohitura  batzuetatik eramango genituzke.

EMAKUMEZKOAK

Ezin zaigu ahaztu emakumezkoen presentzia garrantzitsua dela. Horrelako probetan emakumeen presentzia gizonezkoena baino dexente bajuagoa da, hortaz pribilegio bat da guretzat nesken talde batekin aritu ahal izatea gizonezkoenaz gain. Motibazio hau aprobetxatuz, kirol hau praktikatzera emakume gehiago bultzatu nahi dugu.

GASTUAK ARINDU

Gure proiektuaren beste xedeetako bat gure kirolak jasanarazten duen gastu ekonomikoari aurre egitea da, horrenbestez osatzen duten modalitate desberdinen gastuak gure gain hartu behar ditugu, lizentziak eta lehiaketa bakoitzeko inskripzioez gain. Oinarrizkoa da laguntza ekonomiko sendo bat izatea kirola gazteen artean sustatzeko, triatloi-duatloia bezelako ekintza osasuntsu, gizartekoi eta ereduzko batean parte hartu nahi luketen guztiek ez bailukete inongo trabarik euki behar eta gutxiago ekonomikoa. Kirola praktikatu nahi lukeen edonoren esku egon beharko luke eta ez bakarrik bere ekonomiak onartzen dionaren esku.