Josetxo Espainiako Txapeldun

Taldeko kide den Josetxo Mujika Espainiako txapeldun geratu da beterano II mailan Benasquen jokatu den neguko triatloian.

Aurreko urtarrilean Espainiako Neguko Triatloiko Txapelketak jokatu ziren Benasquen (Huesca). Los LLanos  de Hospital eski estaziora arte hurbildu zen Josetxo. Elurraren egoera txarra izan arren, bizikletako zati gehiena oinez egin behar izan zuten, beterano II mailan lehengo postua eskuratzea lortu zuen, lasterketan 30. sailkatuz.

Neguko triatloiko beste bi proba ere lehiatu dira. Lehena Ansón (Huesca) non Josetxo Mujikak lehen postua lortu zuen beterano II mailan eta bigarrena Reinosako (Cantabria) triatloia. Euria eta behe-lainoa protagonistak izan ziren triatloi honetan bigarren sailkatu zen.
Lehenengo sailkatuak:
1    MUJIKA IZAGIRRE, JOSE                        S.D. UROLA K.E.    1:47:10
2    FERNANDEZ RABAGO, JAIME BAUTISTA    T.MARISMA     +0:08:28
3    LOPEZ PINACHO, TIMOTEO                 INDEPENDIENTE     +0:15:19

Josetxoren argazkiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude