Elkarrizketen atala estreinatzeko Roberto Renillarengana jo dugu. Berak Basaurin debutatu zuen duatloilari bezala.
1. Basaurira iritsi zinan garaian eta montaje guztia, jaleo guztia… ikusi zenuenean, galdetzen dizugu: zer egiten dut nik hemen?
Bai, hori da neure buruari galdetu niona… Zer egiten ari naiz hemen
2. Zer izan da gogorrena
Bizikleta… ez da atsegina 50 pertsonek pasatzea. Eta azkeneko aldapa hori… ze aldapa. Bikia igo zitzaidan eta aldapa erdia oinez, goian luzaketak egin pentsatzen ez zela bukatuko eta aurrera
3. Sentsazio bat
Mina… azken segmentua bukatzean nire hankak ez zihoazen. Baina oso nindoan harnasez.
4. Helmugatik pasatzean… zer esango zenioke hurrengo urtean Basauriko duatloia egin nahi duenari?
Bizikletako atala pixka bat gehiago prestatzeko eta ura eramateko botellinean… ez izateko ni bezain tontoa. Gogorra da, baina denontzako eta nik bukatu ahal izan badut gutxi entrenatuta besteek ere bai. botellin
P.D.: 5.Hala eta guztiz ere berriro egingo dut. Eta hurrengo aldian aurreratu ninduten nesken gurpilera joateko gai izango naiz. (parreak) Ze ondo joan zen Jon Murua!
Ze profesionalak gean! 😉 elkarrizketa ta guzti!!!
Profesionalak bai….baina inglesez ez dugu publikatzen JAJAJA. Hurrengorako hiru hizkuntzetan egingo det…bueno hori ya izango da famatua egiten naizeeen…..