Aurreko larunbatean Oñatiko XVII. duatloia ospatu zen, euskal zirkuituko 4. proba. Proba hau aurrekoak baino luzeagoa izan zen, ondorengo distantziak bete behar izan genituen: 8 km korrika (bi itzulitan) 40 km bizikletan eta berriro 4 km korrika (itzuli bat).
Nesketan Idoiak aipagarria den 11. postua lortu zuen. Mutiletan taldeka 4. postua lortu genuen, nahiz eta hirugarrenak 21s-ra soilik izan genituen. Banaka ondorengo sailkapenak lortu genituen: Kategoriei dagokienez, Josebak SUB23 mailan 5. postua lortu zuen. Beterano I mailan presentzia handia izan genuen eta hauek dira lortutako postuak: Edu 9., Juancar 26. eta Benitez 29. beterano II mailan Josetxok 4. postua lortu zuen.
Hauek dira banakako sailkapenak:
Neskak
Postua | Abizena | Izenba | Denbora |
11 | GARDE | IDOIA | 02:23:51 |
Mutilak
Postua | Abizena | Izenba | Denbora |
8 | ALBERDI | AITOR | 1:44:26 |
25 | ZABALA | OIER | 1:48:22 |
38 | AZPIAZU | JON | 1:49:35 |
84 | PEREZ | EDU | 1:52:57 |
91 | GARCIA | ROBERTO | 1:53:31 |
108 | ALBERDI | JOSEBA | 1:55:03 |
113 | MONTIEL | RAUL | 1:55:31 |
115 | MUJIKA | JOSETXO | 1:55:54 |
164 | RUEDA | JUAN CARLOS | 1:59:46 |
170 | BENITEZ | JOSE MANUEL | 2:00:25 |
195 | MATXINANDIARENA | IBAN | 2:02:07 |
241 | DIAZ | RAIMUNDO | 2:08:11 |
Azkenik aipatu taldekako sailkapen orokorrean 2. goazela nesketan eta 3. mutiletan, aurrenekoetatik oso gertu. Bestalde Josetxok Beterano II mailako lehen postuan jarraitzen du.
Argazki gehiago: https://goo.gl/photos/zKSVC5SFSx5Qy5Rd7
Oñati T.T.-ek bere txantxiku.net web orrian jarritako hainbat argazki: