Durangoko duatloia

Aurreko larunbat arratsaldean Durangoko Duatloia ospatu zen. Bertan izan ginen berriro ere eta oraingo honetan 9 km korrika 40 bizikletan eta 5 km korrika bete genituen, horietako asko euripean.

Gure taldekideen artean Aitor Alberdi izan zen aurrena. Podiuma lehiatzekotan egon zen, bizikleta 3. utzi zuen 2.-arekin batera iritziz. Baina azkenean 9. postuan bukatu zuen. Beraren atzetik nahiko gertu Jon Azpiazu ibili zen baina epaileekin ezbehar bat izan eta gero kaleratu egin zuten. Bestalde, Josetxo Mujikak 2. bukatu zuen Beterano II mailan. Beterano I mailan Edu eta Juancar izan genituen 5. eta 16 hurrenez hurren. Azkenik, Matxin eta Jon karrera on bat egin ondoren lasterketa bukatzeko gai izan ziren. Taldeka 7. sailkatu ginen. Hauek dira banaka lortutako sailkapenak:

Postua Abizena Izena Denbora
9 Alberdi Aitor 01:52:23
47 Mujika Josetxo 02:01:37
62 Perez Edu 02:02:36
109 Rueda Juancar 02:08:46
144 Matxinandiarena Iban 02:13:25
150 Murua Jon 02:14:21

Sailkapena osorik

Argazkiak: https://goo.gl/photos/yYCy5dLkKQCh3S3Q9

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude