Azkoitiko dualtoia

Igande goizean Azkoitiko X. Duatloia ospatu zen. Gipuzkoako duatloi txapelketa izan zen maila nagusian. Partaidetza handia izan genuen; 10 mutil eta 4 neskekin parte hartu genuen.Neskek ordea, zorte txarra izan zuten. Ezin izan zuten lehenengo korrika saioan antolatzaileek ezarritako muga zorrotza gainditu eta epaileek lasterketatik kanporatu egin zituzten. Hala ere, hiruk proba bukatzeko kemena izan zuten.

Mutiletan lasterketa on bat egin eta gero 9. postua lortu genuen taldeka. Mailaka Josetxo 2. izan zen beterano II mailan. Edu 8. sailkatu zen beterano I mailan eta Juancar 18. Joseba 8. izan zen SUB23 mailan. Banaka sailkapen hauek lortu genituen:

Postua Abizena Izena Denbora
36 Azpiazu Jon 01:26:57
38 Mujika Josetxo 01:27:29
43 Zabala Oier 01:27:50
54 Perez Edu 01:28:11
69 Gomez Tasio 01:30:00
124 Rueda Juancar 01:33:35
125 Alberdi Joseba 01:33:38
189 Murua Jon 01:38:01
221 Heras Dani 01:43:13
222 Diaz Raimundo 01:43:19

Azkenik, nabarmendu aurreko duatloia eta gero nesketan 2. goazela sailkapen nagusian eta mutiletan 6.

Mutilen sailkapena

Argazkiak: https://goo.gl/photos/gtTGyGKbXTtPZwiR6

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude