Ainhoari elkarrizketa

on

Aste honetan elkarrizketa Ainho Garciari egingo diogu. Sorpresa handia eraman baitzuen Gernikako Nazioarteko dualtoian.

2009-04-18 BIATLOIA Gernika_127.JPG

1. Gernikara iristean, galdetzen dizugu “zertan ari zara hemen”?

Horixe bera da neuk nere buruari galdetzen diodana. Urduritasuna nagusi da, hanketan sentsazio txarrak eta gogo gutxi korrikan hasteko. Halere sentsazio hau ez da berria eta bereziki karrera hau iristeko gogoa nuen beste inon baino maila handiagoko atletak daudelako eta organizazio aldetik ere oso erreferentzia onak ditudalako.


2. Zer izan da gogorrena?

Gogorrena lasterketa aurreko orduak eta bereziki irteeran zai pasatu ditudan minutuak izan dira. Behin lasterka hasi ondoren, bakoitza berera doa eta ez dago urduritasunarentzat lekurik izaten. Bakoitzan ahal duena egiten saiatzen ere nahiko lan izaten da.

3. Sentsazio bat?

Bakardadea. Batipat bakardadea lasterketa guztia bakarrik egitea tokatu delako. Bestetik norberaren kapazitatea superatzeko gogoa jendearen animoez lagundurik. Behin lasterketa amaitzean edo azken zatian poztasuna ere sentitu dut helburu bat betetzea lortu dudalako, Europa mailako lasterkari onenak mirestuz, bainan neure tokia zein den jakinik.

4. Helmugatik pasatzean… zer esango zenioke datorren urtean Gernikako duatloia egin nahi duenari?

Datorren urtean Gernikako duatloia egin nahi duenari eta nahi ez duenari ere, animatzeko esango nieke. Nahiz eta mailarik goreneko lasterketa izan, antolakuntzak guztiok eta batez ere emakumeak parte hartzeko aukera eskeini digute. Berau aprobetxatzea gomendatuko nieke, oso esperientzia polita delako mundu mailako lasterkari onenen artean korrika egin ahal izatea.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude