Basauriko XVII. Duatloia

Igande goizean eta giro epela lagun, baina hego haize zakar samarra ere bazela, jokatu zen Basauriko duatloia, zirkuituko seigarrena. Duatloilariek sprint distantzia osatu zuten: 6.2 km korrikan, 19.9 km bizikletan eta 2,9 km lasterketa berriro ere. Sailkapen orokorrean garaileak Kuentz Benoit (1:05:51) eta Lourdes Oiartzabal (1:20:23) izan ziren.

Proba honetan gure bost taldekidek hartu zuten parte, tartean denboraldiari hasiera emanez neskek ere bai. Lan txukuna osatu zuten eta taldeari podiumean lekua egin ere bai. Honela sailkatu ziren hurrenez hurren: Ibone Sanchez 2. (1:23:21) eta Uxue Fernandez 3. (1:28:11). Gizonezkoei dagokienez, aldiz, Ivan Gonzalez 27. (1:13:51), Josetxo Mujika 28. (1:14:19) eta  Raimundo Diaz 79. (1:23:14). Taldeka 5. amaitu zuten eta horrez gain Josetxo nagusi izan zen beterano II mailan Basaurin ere.

Argazki gehiago: https://plus.google.com/photos/104948480658131943171/albums/5865256830259318769

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude