Altsasuko IV. Razesa Duatloi Sari Nagusia

Larunbat arratsaldean, hilak 23, jokatu zen Sakana Triatloi Taldeak antolatutako lasterketa hau. Sprint distantziakoa izan zen. Duatletek 5 km korrikan, 23 km bizikletan, tartean Urdiain eta Iturmendi zeharkatuz, eta amaitzeko 2,5 km berriro ere lasterka Altsasuko kaleetan. Lasterketako sailkapen orokorretan Raul Amatriain (1:00:55) eta Nuria Rodriguez (1:14:20) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan.

Urola-Plazaola-Godoyko hamar taldekide izan genituen, tropel polita eta ordezkaritza zabala osatuz. Gizonezkoen artean hona hemen sailkapen ofiziala: 40. Iosu Bareño (1:05:51), 41. Josetxo Mujika (1:05:52), 58. Jose Manuel Benitez (1:07:48), 88. Arkaitz Etxezarreta (1:11:37), 108. Raimundo Diaz (1:13:45) eta 121. Jose Tomas Sanchez (1:15:42). Juan Carlos Ruedaren postua zehaztu gabe daukagu, antolatzaileen hanka sartze bat medio, baina honek ere ederki osatu zuen proba, gureen artean 3. postuan sartuz (1:07:33). Josetxo enegarrenez nagusitu zen beterano II mailakoen artean.

Emakumezkoetan, berriz, hiru ordezkari izan genituen, Uxue Fernandezek 7., Aintxiñe Kerejetak 8. eta Idoia Gardek 9. amaituz (1:23:12), lasterketa taldean osatuta.224018_10200842105164340_311441977_n.jpgArgazki gehiago: https://plus.google.com/photos/104948480658131943171/albums/5859547210788068753

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude