Larunbat arratsaldean, hilak 6, jokatu zen Gernikan euskal duatloi zirkuiturako puntuagarria zen hamargarren lasterketa. Duatletek 5 km korrikan, 24 km bizikletan, tartean Urdaibaiko biosferako parajeak zeharkatuz, eta amaitzeko 2,5 km berriro ere lasterka herriko kaleetan.
Lasterketako sailkapen orokorrean Emilio Martin (1:03:48) eta Inmaculada Pereiro (1:17:32) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan.
Urola-Plazaola-Godoyko bederatzi taldekide izan genituen bertan parte-hartzaile, tropel txukuna eta ordezkaritza zabala osatuz, azkenaldiko joerari eutsiz. Gizonezkoen artean hona hemen gureen sailkapenaren berri: 26. Mikel Murua (1:09:44), 46. Juan Antonio Seño (1:11:35), 53. Iosu Bareño (1:11:51), 77. Jose Manuel Benitez (1:14:04), 82. Juan Carlos Rueda (1:14:42), 110. Arkaitz Etxezarreta (1:16:23) eta 188. Jose Tomas Sanchez (1:26:03). Taldeka 9. postuan sailkatu ziren.
Emakumezkoetan, berriz, bi ordezkari izan genituen, Ibone Sanchezek 2. (1:20:42) eta Idoia Gardek 14. amaituz (1:33:43). Beraz, denboraldi honetan beste behin igo da podiumera Ibone.