V. Deba-Itziar Xtreme Triatloia – Euskadiko Sprint Txapelketa 2013

Larunbat goizean jokatu zen Deban bertako triatloiaren edizio berri bat. Euskadiko Sprin Txapelketako txapelak ere bertan banatu ziren, gainera. Triatloilariek proban igerian 750m hasteko, bizikletan 30km eta amaitzeko korrika 5,2km osatu behar izan zituzten. Bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hainbat kidek, triatloi denboraldiari segida ederra emanez.

Lasterketako sailkapen orokorrean Nicholas Kastelein (1:19:56) eta Ainhoa Murua (1:28:53) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Euskadiko txapelak, berriz, Aimar Agirresarobe eta Ainhoa Muruak eskuratu zituzten.

Ibone Sanchezek beste ohorezko postu bat lortu eta triatloi denboraldiari zukua ateratzen darrai, proba benetan txukuna osatu eta 3. helmugaratu baitzen, Estefania Gomezen atzetik. Euskadiko txapeldunordetza ere etxeratu zuen.

Hona hemen gure gainerako kideen sailkapena: 89. Jon Telleria (1:30:13) eta 154. Juan Carlos Rueda (1:33:50).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude