Triatloi denboraldia hasi da

Aste buru honetan Triatloi eta Duatloi denboraldiari hasiera eman zaio Reynosa (Cantabria) jokatu den neguko triatloiarekin. Bertan, Plazaola Godoy Urola T.K.-ko kide batzuk parte hartu dute eguraldi txarrari aurre eginaz. Bestalde gogoratu, duatloi denboraldia, datorren larunbatean hasiko dela Ermuan jokatuko den esprint distantziako lasterketarekin. Plazaola Godoy Urola T.K.-ko kideek ere kirol hau egitera animatzen zaituzte…