Duatloi denboraldiaren hasiera

Aurreko asteburuan Irunen eginiko ekitaldian 2015 denboraldiko Euskal Herriko triatloi eta duatloi zirkuituko lehen sailkatuak saritu zituzten. Tartean, Plazaola ATA Urola triatloi klubeko Ibone Sanchez izan zen triatloi zirkuituko nesken txapelduna eta Josetxo Mujika aldiz duatloiko beterano II mailan Euskal Herriko 2. sailkatua. Zorionak beran biei!

Bestalde, duatloi denboraldia hastear dan honetan, Plazaola ATA Urola triatloi klubak duatloi edo triatloi munduan hasi nahi duen edonori gonbidapena luzatzen dio eta interesatua badago informazio gehiago jasotzeko aukera izango du Ipiñarrieta kaleko ZERKI kirol dendan edota info@urolatriatloia.com postara idatziz. Esan, aurtengo denboraldian Plazaola ATA Urolako kideak gaztetxoak kirol hauetan parte hartzea animatu nahi dituztela eta laguntza bereziak emango dizkiela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude