Datorren maiatzaren 1ean goizeko 11etan Urretxu Zumarragako 3. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Bertan, 2002-2005 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira).
Probak 750 m korrika, 2 000 m bizikletan eta 450 m korrika izango ditu. Ibilbidea honakoa izango da:
Hori dela eta, bizikleta eta kaskoa ekartzea beharrezkoa izango da. Izena eman ahal izateko Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko eskoletan banatuko diren orriak beteta ekarri beharko dira. Egunean bertan 10:30ak arte ere izena emateko aukera egongo da.
Proba hasi aurretik bizikleta plazan utzi beharko da, kaskoarekin batera, horretarako prestatuko ditugun “boxetan”.
Bi irteera banatu egongo dira. Lehenik 11etan alebinak aterako dira (2004 eta 2005ean jaiotakoak). Proba hau bukatutakoan infantilak aterako dira (2002 eta 2003n jaiotakoak).
Oroigarri bana egongo da eta sari banaketa 12tan izango da. Lasterketa bakoitzeko lehen hiru neskak eta mutilak podiumera igoko dira.
Urola triatloi klubak antolatutako proba aurrera atera ahal izateko Zerki, Plazaola Iturgintza, ATA Harategia, Ayma, Urretxuko udala, Zumarragako udala, Gipuzkoako foru aldundia eta Gipuzkoako triatloi federazioaren laguntza eskertu nahi dugu.