Igandean ospatu zen II. Donostriku esprint triatloian neskak taldeka garaile izan ziren 4 h 9 min eta 34 segundoko denborarekin. Hori lortu zutenak Gema Hernandez, Ainara Gonzalez, Ainhoa Garcia eta Ainhoa Auzmendi izan ziren. Lehia benetan estua izan zen eta azkenean 10 segundo eskasengatik gailendu ziren. Hirugarrenak ere bertan zeuden eta 25 segundo gehiago besterik ez zituzten behar izan. Nesken artean triatloia indarra hartzen ari da eta horren seinale proba honetan sailkatu ziren 4 taldeak dira.
Mutilek ere parte hartu zuten eta bi kide berri estreinatu ziren triatloietan: Mikel Calderon eta Mikel Aingeru Plazaola. Ongi etorri. Beste hiru taldekideak Oier Diaz de Espada, Joseba Alberdi eta Asier Lertxundi izan ziren.
Argazkiak
Asier Murua: https://www.facebook.com/asier.muruamoreno/media_set?set=a.1050774151642453.1073741867.100001296354060&type=3&pnref=story
Anne: https://picasaweb.google.com/113823995141333670673/6296135523074711521
Javi Gallastegui (Mugarra Triatloi Taldea): https://www.facebook.com/javi.gallastegui/media_set?set=a.1012879872127231.1073741845.100002156823903&type=3
NikTri: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1005514222898038.1073741865.556889267760538&type=3
Festak.com: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2757&pag=p&c=no