Iaz bezala aurten ere bai, Urola Trialoi Klubeko kideok abenduaren 31n, 16:30tan Areizaga-Kalebarren enparantzatik hasita 5 km-ko proba mistoa antolatu dugu. Parte-hartzaileek 2,5 km-ko ibilbide lauari bi itzuli eman beharko dizkiote Urretxu eta Zumarragako kaleetan zehar. Proba erabat herrikoia izango da, (ia) edozeinek egiteko modukoa. Nahiz eta bakarka korrika egiteko aukera egongo den bikoteka parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Izen ematea www.herrikrosa.eus web orrian egin daiteke, bakarkako probak 4 €-ko kostua du eta mistoak aldiz 6 € bikoteko. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da: 5 € bakarka eta 10 € bikotea izango da prezioa. Beraz, bikotekidea bilatzen hasi eta animatu parte hartzera.
Proba aurrera atera ahal izateko Plazaola Iturgintza, Zerki kirol eta aisialdi zerbitzuak, Ayma erremintak, ATA harategia – urdaitegia, Izagirre zeramikak eta bainuak, Elkor elektrizitatea, Zatika motorrak, Godoy bike & ride, la Escuela de la Espalda, Talleres Eitza eta Apalategui kirolak enpresen laguntza izango dugu. Urretxu eta Zumarragako udalen laguntza ere eskertu behar dugu.
Loturak
Arautegia: http://herrikrosa.eus/Euskera/informacion_urretxu_zumarraga_bikoten_e.htm
Bikoteka izena eman: http://herrikrosa.eus/RealizarInscripcione.asp?carrera=488
Banaka izena eman: http://herrikrosa.eus/RealizarInscripcione.asp?carrera=489
http://www.lasterketak.eus/san-silbestre-urretxu-zumarraga-bikoteen-kros-mistoa-2016