Datorren apirilaren 29an goizeko 10:30tan Urretxu Zumarragako 4. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Bertan, 2003-2006 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira).
Probak 750 m korrika, 2 000 m bizikletan eta 450 m korrika izango ditu. Ibilbidea honakoa izango da:
Hori dela eta, bizikleta eta kaskoa ekartzea beharrezkoa izango da. Izena eman ahal izateko Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko eskoletan banatuko diren orriak beteta ekarri beharko dira. Egunean bertan 10:00ak arte ere izena emateko aukera egongo da.
Proba hasi aurretik bizikleta plazan utzi beharko da, kaskoarekin batera, horretarako prestatuko ditugun “boxetan”.
Bi irteera banatu egongo dira. Lehenik 10:30tan alebinak aterako dira (2005 eta 2006an jaiotakoak). Proba hau bukatutakoan infantilak aterako dira (2003 eta 2004an jaiotakoak).
Oroigarri bana egongo da eta sari banaketa 11:30tan izango da. Lasterketa bakoitzeko lehen hiru neskak eta mutilak podiumera igoko dira.
Urola triatloi klubak antolatutako proba aurrera atera ahal izateko Zerki, Plazaola Iturgintza, ATA Harategia, Ayma Erremintak, Urretxuko udala, Zumarragako udala, Gipuzkoako foru aldundia eta Gipuzkoako triatloi federazioaren laguntza eskertu nahi dugu.