Ekainaren erdi honetan triatloiak non nahi ospatzen ari dira eta Plazaola Urola Triatloi Klubekoek aste buru honetan ere lasterketa desberdinetan parte hartu dute. Larunbatean Euskal Herriko triatloi zirkuituaren barruan Lekeitioko triatloia jokatu zen esprint distantzian 750 m igeri, 20 km bizikletan eta 5 km korrika. Bertan, Plazaola Urola Triatloi Klubak partaidetza esanguratsua izan zuen. Bizkaiko kostako lasterketan Ainara Gonzalez, Ainhoa Garcia, Juan Seño, Iban Azarola, Oier Diaz de Espada, Joseba Alberdi, Asier Auzmendi, Iñigo Zufiar eta Javier Gonzalez egon ziren. Azpimarratzekoa Iban Azarolaren 3. postua junior mailan eta kadete mailan Iñigo Zufiaurren debuta.
Argazkiak
Naike Erenozaga: https://m.facebook.com/naike.erenozagaorue/albums/10214016758152845/
Festak.com: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2924&pag=p&c=no
Mugarra triatloi taldea: https://drive.google.com/drive/folders/0B9PN9v1slBw3dDBoWnU3bTl5cEU?usp=sharing
Kronikak
Lea-Artibai eta Mutrikuko hitza: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/06/17/ryan-bailie-eta-ashleigh-gentle-australiarrek-irabazi-dute-lekeitioko-25-triatloi-esprinta/
Mugarra triatloi taldea: https://www.mugarratt.com/2017/06/22/lekeitio-eta-aguilar-de-campoon/
Asteburuko beste lasterketak
Igandean Sariñena (Huesca) Monegrosman triatloia ospatu zen distantzia erdian 1900 m igeri 74 km bizikletan eta 14 km korrika. Lekeition ez bezala, Plazaola Urola triatloi klubeko partaide bakarrak hartu zuen parte, Gema Hernandezek hain zuzen ere. Emaitza ezin hobea lortu zuen 1. postua eskuratuz bere distantzia erdiko 30. partaidetza ospatzeko.
Igande goizean Almazora (Castellon) distantzia erdian hau ere 1900 m igeri 90 km bizikletan eta 21 km korrika egin behar izan zituzten bertara joan ziren Plazaola Urola Triatloi Klubeko Ander Erauskin, Pablo Manuel eta Iñaki Etxanizek. Hauek ere tenperatura oso altuak jasan behar izan zituzten baina oso gustura bueltatu ziren lorturiko emaitzekin.