Aurreko bi urteetako arrakasten ondoren, San Silbestre kros mistoa antolatuko dugu Urola Trialoi Klubeko kideok abenduaren 31n. Proba, 16:30tan Areizaga-Kalebarren enparantzatik hasiko da eta 5 km-ko luzera izango du. Parte-hartzaileek 2,5 km-ko ibilbide lauari bi itzuli eman beharko dizkiote Urretxu eta Zumarragako kaleetan zehar. Proba erabat herrikoia izango da, (ia) edozeinek egiteko modukoa.
Izen ematea www.herrikrosa.eus web orrian egin daiteke, 6 €-ko kostua du bikoteko. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da: 10 € bikotea izango da prezioa. Beraz, bikotekidea bilatzen hasi eta animatu parte hartzera.

Loturak
Arautegia: http://herrikrosa.eus/Euskera/informacion_urretxu_zumarraga_bikoten_e.htm
Izen ematea: http://herrikrosa.eus/RealizarInscripcione.asp?carrera=488