Badator 2018ko denboraldia

2018ko denboraldia hastear da. Urolakook, berriro ere, Euskadiko duatloi eta triatloi zirkuituetan parte hartuko dugu. Zirkuituak, 9 duatloi eta 13 triatloi izango ditu. Gainera, distantzia luzeko Bilboko, Zarauzko eta Gasteizko probak ere egongo dira, hainbat akuatloi eta Izabako neguko triatloia. Hortik kanpo, seguru, norbait ausartuko dela Ironmanen bat ere egitera.

Gogotsu ekingo diogu. Horren adibide, aurreko igandean arropa berria estreinatzeko egin genuen irteera. Hona hemen argazkia:

Aukera hau probestu nahi dugu gure babesle izaten jarraitzen duten erakundeei eskerrak emateko: Urretxu eta Zumarragako udalak, Plazaola iturgintza, Zerki kirol zerbitzuak, Ayma erremintak eta ATA harategia.

Urte oparoa izatea espero dugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude