Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikia

Datorren apirilaren 21ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 5. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurtengo berritasun nagusia 9 eta 10 urte dituztenek ere parte hartu ahal izango dutela da. Hau da, duatloian 2004-2009 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3 mailatan banatuta: 9-10 urte, 11-12 urte eta 13-14 urte.

Gazteenek (benjaminak: 2008 eta 2009an jaiotakoak) 450 m korrika 1500 m bizikletan eta 450 m korrika egin beharko dituzte. 9 eta 10 urteko gaztetxoek, neska zein mutil, lehenengo korrikako saioa eta bizikleta, antolakuntzako laguntzaileen artean egin beharko dute. Ibilbidea honako hau izango da:

2008-2009 urteetan jaiotakoek (benjaminak) egin beharreko ibilbidea

2006 eta 2007 urteetan jaiotako alebinek 750 m korrika, 2000 m bizikletan eta 450 m korrika egin dituzte. Ibilbidea honakoa izango da:

2006-2007 urteetan jaiotakoek (alebinak) egin beharreko ibilbidea

2004 eta 2005 urteetan jaiotakoek (infantilak), 1200 m korrika, 2000 m bizikletan eta 450 m korrika egin beharko dituzte ibilbide honetan:

2004-2005 urteetan jaiotakoek (infantilak) egin beharreko ibilbidea

Probarako beharrezkoa da norberak bizikleta eta kaskoa ekartzea. Proba hasi aurretik bizikleta plazan utzi beharko da, kaskoarekin batera, horretarako prestatuko ditugun “boxetan”. Izena eman ahal izateko Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko eskoletan banatuko diren orriak beteta ekarri beharko dira. Egunean bertan 15:30ak arte ere izena emateko aukera egongo da. Beraz, antolakuntza laguntze aldera komeni da bertan egotea 15etarako: bai izena emateko, bai dortsala jaso eta bizikleta dagokion tokian uzteko. Adierazi, izen ematea dohainik izango dela.

Hiru irteera banatu egongo dira. Lehenik 16:00etan benjaminak aterako dira (2008 eta 2009an jaiotakoak). Ondoren alebinak aterako dira (2006 eta 2007an jaiotakoak). Proba hau bukatutakoan infantilak aterako dira (2004 eta 2005ean jaiotakoak).

Oroigarri bana egongo da parte hartzaile bakoitzarentzako eta sari banaketa 17:00etan izango da. Lasterketa bakoitzeko lehen hiru neskak eta mutilak podiumera igoko dira. Bukaeran, denok batera taldeko argazkia aterako dugu.

Urola triatloi klubak antolatutako proba aurrera atera ahal izateko Plazaola Iturgintza, Zerki, ATA Harategia, Ayma Erremintak, Calderería Urretxu, Urretxuko udala, Zumarragako udala, Gipuzkoako foru aldundia eta Gipuzkoako triatloi federazioaren laguntza eskertu nahi dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.