San Silbestre lasterketa 2018

Urtea bukatzear dagoen honetan, Plazola Urola Triatloi Klubak IV. San Silbestre lasterketa antolatuko du abenduaren 31rako. Aurten bakarkako lasterketa ez da egongo eta bakarrik bikote mistoak parte hartuko dute. Honekin, Plazaola Urola Triatloi Klubak, bi helburu bete nahi ditu. Bata, lasterketa parekidea izatea, emakumearen parte-hartzea indartuz eta bestea, aurreko urteetan izan duen izaera herrikoia mantentzea. Izen ematea, egun bertan egin daiteke 10 € ordainduta eta aldez aurretik egin nahi duenak www.herrikrosa.eus 8 €-ren truke. Lasterketa ondoren, zozketa oparoa egongo da parte hartzaileentzat. Plazola Urola Triatloi klubak, herritarrak lasterketan parte hartzeko gonbitea luzatzen du urtea bukatzeko aukera paregabea izanik.

Probako ibilbidea. 2,5 km-ko bi itzuli eman beharko dira. © OpenStreetMap-eko kolaboratzaileak CC BY-SA lizentzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude