Aitor garaile Euskal Herria 1. trofeoan
Aitor Alberdik Euskal Herriko triatloieko lehen trofeoa irabazi du. Trofeoa lehiatzeko 3 triatloi izan dira kontuan: Senpereko triatloi olinpikoa, Donostiako Onditz oroituaz eta asteburu honetan ospatu den Donostiako sprint triatloia. Eta hiru proba hauek osatzen hoberena Aitor izan da.
Aitorrek Senperen 7. egin zuen, 01:59:41-eko denborarekin, Donostiako Onditz triatloian 9. egin zuen, 02:11:30 denborarekin eta Donostiako sprint 2. egin zuen, 01:00:38 denborarekin. Bere atzetik Aimar Agirresarobe eta Ugaitz Garde sailkatu dira.








Zorionak txapeldun!!!