Aitor garaile Euskal Herria 1. trofeoan

Aitor Alberdik Euskal Herriko triatloieko lehen trofeoa irabazi du. Trofeoa lehiatzeko 3 triatloi izan dira kontuan: Senpereko triatloi olinpikoa, Donostiako Onditz oroituaz eta asteburu honetan ospatu den Donostiako esprint triatloia. Eta hiru proba hauek osatzen hoberena Aitor izan da.

Aitorrek Senperen 7. egin zuen, 01:59:41-eko denborarekin, Donostiako Onditz triatloian 9. egin zuen, 02:11:30 denborarekin eta Donostiako esprint 2. egin zuen, 01:00:38 denborarekin. Bere atzetik Aimar Agirresarobe eta Ugaitz Garde sailkatu dira.

One Comment Add yours

  1. Ane says:

    Zorionak txapeldun!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.