Iraila 2010
A A A O O L I
« abu    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Durangoko dualtoia

041.jpg

DUATLOIKO DENBORALDIAK AURRERA DARRAI

Martxoaren 27an, larunbata, Durangoko IV. Duatloia “Zarate eta Elexpe Saria” ospatu zen. Proba hau Euskal-Herriko Zirkuitoko laugarren lasterketa izan zen.

Distantzi motzekoa izan zen Durangoko proba, hau da, 8,8 km lasterka Durangoko kaleetatik, 39,2 km bizikletan eta bukatzeko berriro ere 5,2 km lasterka. Irteeran 300 partehartzaile elkartu ziren eta proba Jon Arocenak duatleta beteranoak irabazi zuen.

Urola Asirauto Plazaolako 9 taldekide bertaratu ziren Durangora. Mutiletan Josetxo Mugika 50. , Edu Perez 69. eta Jexux Lizarazu 77. izan ziren taldeko aurrenak helmugara iristen. Postu horiei esker Josetxo Mugika bigarren izan zen Beterano 2 mailan eta Edu 10. Beterano 1 mailan. Taldeka 14. postuan sailkatu ziren. Parte hartu zuten beste taldekideak Jon Azpiazu, Joseba Alberdi eta Iñaki Etxaniz izan ziren.

Neskeei dagokionez Gurutze Altuna 13., Idoia Garde 14. eta Aintxine Kerejeta 15. postuan sailkatu ziren, taldekako sailkapenean hirugarren postuan lortuz. Momentu honetan Urola Asirauto Plazaolako nesken taldea Euskal-Herriko zirkuituaren lidergoan dago.

Zirkuituko hurrengo probak Egues (Nafarroa) apirilaren 11an, San Adrian (Nafarroa) apirilak 17an eta Azkoitia apirilaren 18an izango dira. Era berean Apirilaren 17an Arrigorriagan Euskadiko distantzia luzeko txapelketa jokatuko da.

Sailkapenak

Duatloiko web orria

Iruzkina idatzi

 

 

 

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>