Duatloiko denboraldiak aurrera darrai.
Martxoaren 27an, larunbata, Durangoko IV. duatloia “Zarate eta Elexpe Saria” ospatu zen. Proba hau Euskal Herriko zirkuituko laugarren lasterketa izan zen.
Distantzi motzekoa izan zen Durangoko proba, hau da, 8,8 km lasterka Durangoko kaleetatik, 39,2 km bizikletan eta bukatzeko berriro ere 5,2 km lasterka. Irteeran 300 parte-hartzaile elkartu ziren eta proba Jon Arocenak duatleta beteranoak irabazi zuen.
Urola Asirauto Plazaolako 9 taldekide bertaratu ziren Durangora. Mutiletan Josetxo Mugika 50. , Edu Perez 69. eta Jexux Lizarazu 77. izan ziren taldeko aurrenak helmugara iristen. Postu horiei esker Josetxo Mugika bigarren izan zen Beterano 2 mailan eta Edu 10. Beterano 1 mailan. Taldeka 14. postuan sailkatu ziren. Parte hartu zuten beste taldekideak Jon Azpiazu, Joseba Alberdi eta Iñaki Etxaniz izan ziren.
Neskeei dagokionez Gurutze Altuna 13., Idoia Garde 14. eta Aintxine Kerejeta 15. postuan sailkatu ziren, taldekako sailkapenean hirugarren postuan lortuz. Momentu honetan Urola Asirauto Plazaolako nesken taldea Euskal-Herriko zirkuituaren lidergoan dago.
Zirkuituko hurrengo probak Egues (Nafarroa) apirilaren 11an, San Adrian (Nafarroa) apirilak 17an eta Azkoitia apirilaren 18an izango dira. Era berean Apirilaren 17an Arrigorriagan Euskadiko distantzia luzeko txapelketa jokatuko da.