Josetxo Mujikak beste garaipen bat gehitu zuen bere palmaresean
Martxoaren 21ean, igandea, Barakaldoko I. Duatloi motza ospatu zen. Proba hau distantzia luzean ospatu behar zen hasiera batetan baina trafiko baimenak medio, distantzia motzean ospatu behar izan zuten. Lasterketak Bizkaiko txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen.
Duatletek 10 km korrika, 39 km bizikletan 13 km-ko zirkuitu batean 3 buelta osatuz eta bukatzeko 5 km korrikaz osaturiko ibilbide bati aurre egin behar izan zioten.
Urola Asirauto Plazaolako partaideak Josetxo Mujika 16., Jon Azpiazu 22., Roberto Garcia 24. eta Jon Murua 58. izan ziren. Denek egindako lan onari esker taldekako sailkapenean meritu handiko laugarren postua eskuratzea lortu zuten.
Era berean Josetxo Mugikak bere palmaresa handitzea lortu zuen Beterano 2 mailan lortutako garaipenari esker.
Hurrengo proba Durangoko duatloi motza izango martxoaren 27an.
Argazkiak: https://goo.gl/photos/VfiYmmXHtXxQ1jYK8