Urola Asirauto Plazaolako duatletek lan bikaina egin zuten Oñatiko Duatloian

Neskek bigarren garaipena jarraian eskuratu zuten.

Martxoaren 13an, larunbata, Oñatiko XIX. Duatloia ospatu zen. Proba hau Euskal-Nafar zirkuituko bigarren proba izan zen eta era berean Gipuzkoako txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen.

Distantzi motzekoa izan zen Oñatiko proba, hau da, 8 km lasterka Oñatiko kaleetatik, 40km bizikletan San Prudentzioko buelta osatuz eta bukatzeko 4 km lasterka. Irteeran ia 300 parte-hartzaile elkartu ziren eta proba Patxi Vila txirrindulari ohiak irabazi zuen.

Urola Asirauto Plazaolako neskek taldekako sailkapenean aste bat lehenago Basaurin lortutako garaipena errepikatzea lortu zuten, bertaratutako 4 neskek lortutako sailkapenari esker: Gurutze Altuna 5. , Idoia Garde 7. , Gema Hernandez 9. eta Aintxine Kerejeta 10.

Era berean Gurutze Altunak maila altuko karrera bat errepikatuz Gipuzkoako txapeldunorde eta lehen herritarraren tituluak eskuratu zituen.

Mutiletan Jexux Lizarazuk eta Iñaki Etxanizek beraien debuta egin zuten Oñatin. Aitor Alberdi 11., Ion Azpiazu 32. eta Josetxo Mugika 62.nean izan ziren taldeko lehen sailkatuak larunbatean, sailkapenean meritu handiko 4. postua lortuz 31 talderen artean.

Josetxo Mugikak egindako lan onari esker beterano 2 mailan bigarren postua eskuratzea lortu zuen. Parte hartu zuten gainontzeko taldekideak Joseba Alberdi, Jon Murua, Edu Perez, Raimon Diaz eta Aitor Izagirre izan ziren.

Hurrengo proba Barakaldokoduatloi motza izango da martxoaren 21ean.

Sailkapenak

Argazkiak: https://goo.gl/photos/TPZJmh9Vao1dTFUm6

Duatloiko web orria: http://oinatikoduatloia.com/eu/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude