Azpimarratzekoa emakumezkoen sailkapenean Gurutze Altunak lorturiko 5. postua.
Martxoaren 7an, igandea, Basauriko XIV. duatloia ospatu zen. Astebete lehenago eguraldi txarrarengatik suspenditutako bi proben ondoren, Euskal-Nafar zirkuituaren lehenengo proba izan zen igandekoa.
Esprint distantziakoa izan zen Basauriko proba, hau da, (6km-20km-3km) eta irteeran ia 300 parte-hartzaile elkartu ziren. Proba Mikel Elgezabal txirrindulari ohiak irabazi zuen.
Urola Asirauto Plazaolako neskek taldekako sailkapenean garaipena lortu zuten, bertaratutako 4 neskek lortutako sailkapenari esker: Gurutze Altuna 5., Gema Hernandez 9., Idoia Garde 10. eta Aintxine Kerejeta 13., bigarren sailkatu zen Durangoko Mugarra taldeari ordu erdiko abantaila atera ziotelarik.
Mutiletan, Mikel Muruak eta Aitor Izagirrek beraien debuta egin zuten Basaurin. Aitor Alberdi 18. postuan eta Ion Azpiazu 21.ean izan ziren taldeko buruak igandean, taldekako sailkapenean zazpigarren postuan sailkatuz.
Parte hartu zuten gainontzeko taldekideak Joseba Alberdi, Jon Murua, Roberto Renilla, Raimon Diaz eta Asier Murua izan ziren.
Hurrengo proba martxoaren 13an larunbatean, ospatuko den Oñatiko duatloia izango da distantzi motzean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta Gipuzkoako Txapeldunak bertan erabakiko dira.
Argazkiak: https://goo.gl/photos/KhkdYLZVg6rx2nzX6