Josetxo Mujika Espainiako txapeldun neguko triatloiean

Josetxo Mujikak Anson ospatu zen Espainiako neguko triatloi txapelketan parte hartu zuen pasa den urtarrilaren 24an.Eguraldi txarrak zirkuitoa izorratu zuen eta horrek antolakuntzari ibilbidean aldaketak egitera behartu zuen. Azkenean, 7,5 km izan ziren korrika herriko kaleetatik, 20 km mendi bizikletan aldapa gora jarraituan eta 10 km iraupen eskian.

Josetxok bere mailako (beterano 2 mailako) bigarrenarekiko minutu bat baina gehiagoko abantailaz amaitu zuen eta hala, beterano-2 mailako Neguko Triatloiko Espainiako Txapeldun titulua berritu zuen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.