Igande goizean Arbizuko duatloia ospatu zen eta bertara 5 taldekide hurbildu ginen. Bete beharreko ibilbidea 8km korrika, 32km bizikletan (Kateako mendatea igotzen) eta 4km korrikako zatiez osatuta zegoen.Mutiletan lasterketa on bat egin eta gero 11. postua lortu genuen taldeka. Mailaka Josetxok irabazi egin zuen beterano II mailan. Edu 5. sailkatu zen beterano I mailan eta Benitez 12.
Sailkapen orokorrean hau izan zen taldekoen sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
48 | Perez | Edu | 01:46:39 |
60 | Mujika | Josetxo | 01:48:22 |
86 | Benitez | Jose Manuel | 01:54:21 |
93 | Murua | Jon | 01:56:20 |
126 | Diaz | Raimundo | 02:07:47 |
Argazkiak: https://goo.gl/photos/SXhwpXA9U6LGmVM19