Senpereko triatloiak

Taldeko zenbait kidek asteburua Senperen (Lapurdin) pasa dugu. Bertan triatloi ugari antolatu dituzte eta horien parte  hartu dugu.Asteburua luzea izan da eta lehiaketa desberdin asko ospatu dira. Larunbat arratsaldean hasi ziren esprint distantziako taldekako erlojupekoekin. Osatu beharreko distantziak 750 m igeri, 16 km bizikletan eta 6 km korrika izan ziren. Nesketan taldea atera genuen Idoia, Gemma eta Ainhoa Garciak osatuta. Bakoitzak kirol batean sufritu eta gero lasterketa 5. postuan bukatu zuten.

Ondoren, taldekako erlojupekoan lehiatzen Aitor izan zen, baina oraingo honetan Atletiko San Sebastian taldekoekin batera. Lasterketa oso ona egin eta gero 2. sailkatu ziren. Aitorrek saria jaso ondoren, larunbateko lehiaketak bukatu ziren.

Igande goizeko lehiaketa esprint distantziakoa izan zen berriro ere, baina oraingo honetan distantziak luzeagoak ziren bizikletan, 20 km bide txar eta gogor batetik sartuz. Lehiaketa honetan neskek parte hartu zuten. Bestalde triatloietan Matxin eta Roberto estreinatu egin ziren, hasierako urduritasunak gaindituz helmugara iritsiz. Lehiaketa hau martxan zegoen bitartean distantzia laburrago bat ere egon zen (250 m igeri, 10 km bizikletan eta 3 km korrika) eta hemen Sergiok parte hartu zuen bi urte eta gero lehiaketara bueltatuz. Azken sailkapenean 8. izan zen.

Proba guzti hauen bukaeran igande eguerdian distantzia olinpikoko proba ospatu zen, proba izarra eta hegoaldeko nahiz iparraldeko kirolari hoberenak biltzen zituena. Gainera, Errusiako goi mailako kirolariak ere joan ziren. Oraingo honetan osatu beharreko distantzia 1,5 km igeri, 40 km bizikletan eta 10 km korrika izan ziren. Hemen Aitor eta Joseba anaiek parte hartu zuten. Aitorrek lasterketa bikaina egin eta gero 7. sailkatu zen. Gainera kontuan izan behar da Errusiako 3 triatloilari sailkatu zirela Aitorren aurretik. Josebak proba ongi amaitzea lortu zuen 105. sailkatuz.

Sailkapen guztiak

Argazkiak: https://goo.gl/photos/Q1ULBog45nfUoLo17

Antolatzaileen argazkiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude