Neskak bigarren Bilboko dualtoian

Igande goizen lehiatu zen Bilboko duatloian nesken taldea 2. sailkatu zen, Zorionak beraz.Bilboko euskal zirkuituko azken duatloia izan da eta bertan azkeneko aldiz, kirol mota honetan behintzat, parte hartu dugu. Goraipatzekoa da neskek taldeka lortutako 2. postua.

Osatu beharreko ibilbidea, berriro ere, esprint luzerakoa izan zen. Hau da 5 km korrika 21 km bizikletan eta berriro ere 2,5 km korrika. Orotara 7 taldekide joan ginen, 3 neska bat eta 4 mutil.

Arazo ugari gaindituta lasterketa bikaina egin zuten neskek eta bigarren postuko saria jaso zuten (antolakuntza arazoak medio, ia jaso ez bazuten ere). Aintxinek bizikleta zulatuta zuen karrera hasi aurretik eta azkar aldatu eta gero lortu zuen konpontzea, gero, karrera normaltasunez egiteko. Idoiak ikaragarri sufritu zuen hanketatik baina bukatu zuen eta Gemma izan zen gureen artean lehena, 10. sailkatuz.

Nesken sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
10 Hernandez Gemma 1:22:24
13 Kerejeta Aintxine 1:25:22
16 Garde Idoia 1:28:19

Mutiletan 4tik 3k bukatzea lortu zuten. Izan ere, Asier Muruak lasterketa on batean, eta gustura zebilela, bizikletan zulatua izan zuen eta lasterketa uztera behartuta aurkitu zen. Beste hirurak antzeko mailan ibili ziren eta bik batera bukatu zuten.

Taldekide mutilen sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
177 Lopez Roman 1:13:37
192 Murua Jon 1:15:40
193 Mariscal Arturo 1:15:40

Nesken sailkapena

Mutilen sailkapena

Duatloiko web orria

Argazkiak: https://goo.gl/photos/gF1QQhKCsK7twn1T8








Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude