Deba-Itziarko triatloia

Larunbat eguerdian Debako 1. triatloia ospatu zen. Egun eguzkitsu bat atera zen baina, hala ere, itsasoko ura oso hotza zegoen.8 kirolari joan ginen euskal zirkuituko lehenengo probara. Esprint distantziakoa izan zen ibilbidea. Hau da: 750 m itsasoan igeri, 25 km bizikletan, Debatik Itziarrera eta ondoren Lastur aldetik buelta, eta azkenik 5 km korrika, 2 itzulitan, Debatik zehar. Jendetza handia bildu zen proban parte hartzera, 300 bat kirolari, eta baita ikustera eta animatzera ere.

Gureen artetik uretatik lehena Aitor atera zen, baina ondoezik aurkitu zen Itziarrerako igoeran eta proba utzi beharrean aurkitu zen. Ondorengoa uretatik ateratzen Benitez izan zen, eta honek uretan bertan arazoak izan zituen. Olatu kolpe batek jo zuen eta noraezean geratu zen, betaurrekoak galdu zituen eta guzti. Baina proban jarraitu zuen, azkenik, taldekoen artean 3. bukatuz eta 103. postuan.

Hurrengoak Roman, Josetxo eta Joseba izan ziren, uretatik ia batera atera ziren. Roman bizikletan geratu egin zen eta  beste biak bizikletako bide guztian batera joan ziren. Ondoren, korrikako saioan, Josetxok Joseba atzean utzi zuen. Taldeko lehena helmugaratu zen Josetxo eta beterano II. mailan irabazi egin zuen, eta beraz, Gipuzkoako txapelduna da . Joseba, bere aldetik 3. geratu zen Gipuzkoako txapelketan SUB23 mailan.

Roberto bere aldetik, bizikletan erorikoa izan zuen. Baina, kolpe arinak soilik izan zituen eta proba amaitu zuen. Ibanekin batera, euskal zirkuituan estreinatu zen. Ibanek lasterketa oso gustura amaitu zuen. Danik karrera txukun bat egitea lortu zuen.

Hau da banakako mutilen sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
41 Mujika Josetxo 1:17:55
49 Alberdi Joseba 1:18:26
103 Benitez Jose Manuel 1:23:53
117 Matxinandiarena Iban 1:25:13
132 Heras Dani 1:26:53
177 Renilla Roberto 1:30:26
188 Lopez Roman 1:31:33

Taldeka 15. sailkatu ginen.

Mutilen sailkapena

Argazkiak: https://goo.gl/photos/d694LcarqJRX1GAh8







Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude