Aste honetan elkarrizketa Jose Manuel Benitezi, Beniri, egingo diogu. Aurten Debako triatloian debutatu duela.
1. Debara iristean, nola aurre egiten diozu denboraldiko lehenengo triatloiari? urduri? gogotsu? motibatuta?
Lehenengo triatloiaren ohiko urduritasunarekin. Ea dena eramaten duzun, buruan behin eta berriz errepasatzen duzu ea behar dituzun gauza guztiak hartu dituzun… Gero itsasoari begiratzen diozu eta olatuak ikusten dituzu, iragarri zituztenak baino txikiagoak, baina olatuak. Eta ze hotza zegoen ura.
2. Zer izan da gogorrena?
Dudarik gabe olatuak jan nauenean, oso momentu txarra pasa nuela beraren azpian. Eta nire gurutzea bizikleta da.
3. Sentsazio bat?
Neoprenoaren usaina. Triatloiak neopreno usaina du.
4. Helmugatik pasatzean… zer esango zenioke datorren urtean Debako triatloia egin nahi duenari?
Gozatzen saiatzeko, denok bezala. Bizikletako partziala prestatzeko, gogorra dala eta aurten bezalako eguraldia egiten badu, perfekto.