Igande goizean Gorlizko badiako triatloia ospatu zen, eguraldi euritsuarekin. Bete beharreko ibilbidea berriro ere esprint distantziakoa izan zen.
Ibilbide guztia euripean egin behar izan zuten, txingorra eta guzti egin zuen bizikletako ibilbidean, errepidea arriskutsu jarriz. Baina itsasoa lasai zegoen, ez aurreko urtetan bezala, oso zakarra egon dela. Eguraldi txarra egin zuen arren, gureen artetik 3 kirolari animatu ziren proban parte hartzera: Dani, aurreko egunean Hondarribian parte hartu zuena, eta Ainhoa Garcia eta Idoia. Dani proba lasai egitera atera zen eta 119. postuan amaitu zuen. Bizikleta saioa poliki egitera joan zen, gainera errepidea gaizki zegoenez ez zuen arriskurik hartu, baina gero korrikako saioan gustura aurkitu zen.
Gure bi neskek bizikletako ibilbide guztia batera egin zuten, baina Ainhoak ihes egin zuen korrikako zatian. Nesken lasterketa mutilena baino 20 minutu lehenago hasi zen eta parte hartze handia egon zen 43 emakumerekin. Ainhoa azkenean 19. sailkatu zen eta Idoia 22.
Mutilen sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
119 | Heras | Dani | 01:30:19 |
Nesken sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
19 | Garcia | Ainhoa | 01:33:13 |
22 | Garde | Idoia | 01:34:12 |