Bermeoko triatloia

Larunbat arratsaldean euskal zirkuituaren baitan Bermeoko triatloia ospatu zen.

Kirolariek osatu beharreko ibilbideae sprint distantziakoa izan zen. Hau da 750 m Bermeoko portutik igeri, 26 km bizikletan, Gernikara joan eta etorri, eta azkenik, 6 km korrika. Orotara 5 taldekide joan ginen, neska bat eta 4 mutil. Taldekideen artean lehena Idoia geratu zen 10. postua eskuratuz.

Idoia igeri egitetik 2. atera zen, baina bizikletako saioa benetan gogorra egin zitzaion, eta azkenean, 10. postuarekin konformatu behar izan zuen.

Mutiletan lehena Josetxo izan zen, baita beterano II mailan ere. Bere atzetik Raul sailkatu zen, denboratxo bat eta gero lehiaketara itzuli zena. Matxin eta Roberto Renilla, ondoren sartu ziren, eta ikusten da triatloiei gustua hartzen ari zaiela. Azkenik, eta taldearentzako garrantzitsuena, Joseba Garmendiak debutatu egin zuen. Bere lehen triatloia bukatu zuen.Zorionak Joseba!!

Nesken sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
10 Garde Idoia 01:40:25

Taldekide mutilen sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
26 Mujika Josetxo 01:20:15
43 Montiel Raul 01:25:11
58 Mantxinandiarena Iban 01:28:13
77 Renilla Roberto 01:31:44
86 Mariscal Arturo 01:32:51
138 Garmendia Joseba 01:47:39

Nesken sailkapena

Mutilen sailkapena

Argazkiak: https://goo.gl/photos/Y2D2SdwurcVUUbPn9

2 Comments Add yours

  1. Rober(e)k dio:

    Aupa!! Esan behar da Josebak igeriketako betaurrekoak ahaztu zituela (beraz betaurrko gabe egin zula igeri)eta bitan bizikletan katea atera ta engantxau zitzaiola. Ikusiko degu kondiazio bedinetan zer egiteko gai dan. ANIMO!!!
    Nire aldetik gustora bukau nun baina muskularki inoiz baino okerrago uretatik atera nintzen mumentutik. Igeriketako segmentoa xelebrea, bizikletakoa gogorra gora behera aldaketa askorekin ta haize dexente eta korrika…niri ezait gustatzen jun da etorri leku berdinetik ta besteekin gurutzatzen!

  2. Joseba(e)k dio:

    Aupa eskerrikasko animoagatik, esperoet hurrengon obeto egitea, haurrena helburua zan bukatzea eta esperientzi pixkat artzea gero gerokok. Eskumiñak egongo gea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude