Donostiako triatloia – Onditz Oroituaz

Igande goizean Donostiako triatloia ospatu zen. Hilabete baten buruan 3 triatloi egingo dira Donostian eta horien artean ospatzen den lehena.

itzulia egiten
Igeriketako itzulia egiten

Egin beharreko ibilbidea distantzia olinpikokoa izan da eta berrikuntzak izan ditu. Igeriketan 750m-ko bi itzuli osatu behar izan ziren eta bi itzulien artean uretatik atera behar zen. Beste urtetan ez bezala, aurten ez zen Igeldo mendira igotzen bizikleta hartu eta berehala, Igarako industriagunetik itzulia baizik. Ondorengo ibilbidea berdina izan zen, Oriora joan eta Igeldotik itzuli, denera 40km egin arte. Eta ondoren, ohikoa den bezala Kontxatik 10km korrika.

Taldeko lehena Aitor izan zen, oso maila handiko (Eneko Llanos eta Errusiako zenbait kirolari tartean) lasterketa batean 9. sailkatzea lortu zuen. Uretatik talde batean atera zen eta bertan iraun zuen, korrika lehiaketak bakoitza bere tokian utzi zuen arte. Bigarren Josetxo izan zen, aurreko egunean Bermeo ere lehiatu zena. Baina ez zion kalterik egin eta berriro ere 1. sailkatu zen beterano II mailan. Hirugarren Beni izan zen helmugaratzen eta 7. beterano I mailan. Hiru taldekide hauekin 12. sailkatu ginen taldeka. Hurrena Joseba izan zen, uretan asko sufritu ondoren, bizikletan aurreraka egin zuena eta 5. sailkatu zen SUB23 mailan. Raul, denbora dexente eta gero lehiaketara itzuli zen (Bermeon ere aurreko egunean parte hartu zuen) eta ia Josebarekin batera amaitu zuen, korrikako lehen 5 km-ak batera egin zituzten. Danik ere sufritu zuen igerian, kontuan izan behar da 350 kirolari batera ateratzen ginela, eta gero gustura amaitzea lortu zuen

Gure bi neska atera ziren lehiatzera, baina Gemmak asko sufritu zuen igerian eta, arazoak tarteko, proba utzi behar izan zuen. Beste neska, Ainhoa Garcia izan zen eta honek lasterketa on bat egitea lortu zuen 12. sailkatuz. Aipatu beharra dago nesken artean ere oso maila altuko proba izan zela, Virginia Berasategi eta zenbait errusiar tarteko.

Nesken sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
12 Garcia Ainhoa 02:53:37

Taldekide mutilen sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
9 Alberdi Aitor 02:11:30
61 Mujika Josetxo 02:23:22
101 Benitez Jose Manuel 02:28:38
140 Alberdi Joseba 02:33:33
154 Montiel Raul 02:34:42
198 Heras Daniel 02:40:03

Nesken sailkapena

Mutilen sailkapena

Argazkiak: https://goo.gl/photos/rzrTbzN6frFQxcAg8

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude