Aste honetan elkarrizketa Joseba Garmendiari egingo diogu. Aurten animatu da triatloiak egitera eta Bermeokoa bere lehen proba izan da. Gustura bukatu du.
1. Bermeora iristean, galdetzen dizugu “zertan ari zara hemen”?
Ba bai pixkat haundia gelditzen zan neretzako, hainbeste montaje ikusita. Baino horrelakorik espero nuen, horregatik Roberto Renillari eskatu nion laguntzeko, zeren pentsatzen nuelako galduta ibiliko nintzela. Eta horrela gertatu zen, ez nekin ezta non jarri bizikleta. Baita ere beste taldekideei eskertu nahiko nieke bere arreta nerekin.
2. Zer izan da gogorrena?
Gogorrena sufritzea, dudarik gabe, eskubaloitikan nator eta eskubaloia taldeko kirola da, hemen ordea, zaude zu zu eta zu.
3. Sentsazio bat?
Sentsazio bat ba NOBATO sentsazioa, uretako betaurrekoak ahaztu nitun, erritmoa ezin harrapatu, bizikletako katea atera zitzaidan bi alditan… etabar, baino bueno, orain hurrengoa noiz izango dan itxoiten nago.
4. Helmugatik pasatzean… zer esango zenioke datorren urtean Bermeoko triatloia egin nahi duenari?
Helmuga iritsi nintzenean, AKUARIUS BAT MESEDEZ!!!!!! jaja ez, pentsatu nun triatloietan nere aurreneko pausoa emanda zegoela eta hemendik aurrera hobetzea eta disfrutatzea izango dela nere helburua.
Eta bai hurrengo urtean pate hartu nahi duenari animatuko nioke, hori bai ez ahaztu uretako betaurrekoak.