Neskak taldeko sailkapeneko garaile izan ziren larunbat arratsaldean ospatutako Ondarroako triatloian. ZORIONAK!!
Ondarroako 14. triatloia izan zen, Gerardo Saizen omenez egiten den 4., eta osatu beharreko ibilbidea distantzia olinpikokoa izan zen. Hau da 1,5 km igeri, 40 km bizikletan eta 10 km korrika. Igeri hondartzatik hasten zen eta Saturraran aldera egin ondoren ibaitik gora sartzen ziren, bizikleta hartzeko. Bizikletako ibilbidea, Lekeitiorako ibilbide malkartsuarekin hasten zen, eta kilometro batzuk geroago, Milioiko mendatea igo behar izan zuten. Azkenean, korrika 3 itzuli osatu behar izan zituzten Ondarroatik gora eta behera.
Eta ibilbide guzti hau gure hiru neskek lehen postuan osatu zuten. Bai ondo gainera. Zorionak Ainhoa, Idoia eta Gema!
Uretatik ateratzen lehena Idoia izan zen, baina bizikletan Ainhoak harrapatu zuen eta 4 triatloilariko talde batean egin zuten gainerakoa. Biak batera iritsi ziren korrika egitera eta lehen itzulia ere batera egin zuten. Anoa hartzerakoan Idoia deskantsatzera geratu zen eta orduan Ainhoak aurrera egin zuen. Horrela, taldeko lehena sailkatu zen Ainhoa, 11. izanik sailkapen orokorrean. Baina Idoiak indarrak berritu eta gero jarraitu zuen eta proba 13. postuan bukatu zuen. Gemmak bere aldetik egin zuen lasterketa. Lehenengo aldia zen Ondarroara hurbiltzen zela eta Donostiako esperientzia txarra eta gero gogotsu joan zen. Asko sufritu eta gero proba Idoiaren atzetik amaitu zuen. Kontuan izan behar da neskak 15 minutu lehenago atera zirela eta ia proba guztia bakarrik egin behar izan zutela.
Mutiletan lehena Aitor izan zen. Igerian bere maila eman eta gero, bizikleta bikain bat egin zuen. Izan ere, aurreko taldean sartzea lortu zuen eta korrika egitera 2. postua lehiatzera atera zen, lehenengoa ihes eginda baitzegoen. Korrika itzuli on bat egin zuen baina gero, makalaldia etorri zitzaion eta proba amaitzera joan zen, azkenean 22. sailkatuz. Hurrena, Josetxo izan zen. Oraingo honetan ere beterano II mailan irabazi zuen eta euskal zirkuituko lider izaten jarraituko du, beste aste betez. Josetxorekin batera uretatik Roman atera zen. Bizikleta beste talde batean egin zuen eta korrika ahal zuen guztia eman zuen, azkenean 175. sailkatu zen.
Nesken sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
11 | Garcia | Ainhoa | 02:39:06 |
13 | Garde | Idoia | 02:40:40 |
14 | Hernandez | Gemma | 02:42:09 |
Taldekide mutilen sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
22 | Alberdi | Aitor | 02:05:21 |
54 | Mujika | Josetxo | 02:11:15 |
175 | López | Roman | 02:29:45 |
Argazkiak: https://goo.gl/photos/viQTzUtda4FJtRP39
ZORIONAK!!! Batez ere neskentzako…otra copita para la vitrina del club!!!!