Gemmak Euskadiko akuatloiko txapelketan parte hartu du, Plentzian ospatu den proban.
Aurreko igandean Gemmak Plentziako akuatloian parte hartu zuen non Euskal Herriko maila guztietako txapelak lehiatzen ziren.
82 kirolari ausartu ziren proban lehiatzera. Lasterketa 2,5 km korrikako saio batekin hasten zen, belarretako ibilbide bati 2 itzuli emanaz. Bigarren saioan igeri egin zuten, 1 km Plentziako bi zubien artean. Azkenik, korrikako ibilbidea errepikatu egiten zuten, berriro ere 2,5 km osatuz.
Gizonezkoen nahiz emakumezkoen lasterketak emozio handiz bizi izan ziren, lehia handia egon baitzen. Azkenean irabazleak Jon Unanue (SVC Seguridad) eta Arrate Mintegi (Tecnum) izan ziren.
Gemmak lasterketa 7. tokian amaitu zuen, 6. Euskadiko txapelketan. Lehenengo korrikako saioan 10 min 10 s-ko denbora egin zuen, igerian 20 min 28 s behar izan zituen eta azkenik, korrika, 11 min 30 s-ko partziala egin zuen. Denera 42 min eta 8 s-tako denbora behar izan zuen proba osatzeko, irabazlearengandik 3:37-ra geratuz.
Nesken sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
7 | Hernandez | Gemma | 00:42:08 |
Argazkiak: https://goo.gl/photos/FKyPW7aj4iet4JkE6