Barakaldoko triatloia

Igande goizean euskal zirkuituko azken triatloia ospatu zen Barakaldon.

Kirolariek osatu beharreko ibilbidea esprint distantziakoa izan zen. Hau da 750 m igeri, Bilboko itsasadarrean, 19 km bizikletan, koskaz eta errotondaz betetako ibilbide batetik, eta azkenik, 3 km korrika. Hasiera batean 5 km izan behar ziren korrika, baina arrazoi ezezagunengatik 3 km exkaxetan geratu ziren. Orotara 6 taldekide joan ginen, bi neska eta 4 mutil. Taldekideen artean lehena Ainhoa Garcia geratu zen 8. postua eskuratuz eta berarengandik oso gertu, 5 segundotara, Gemma sartu zen.

Aipatu bezala, lasterketa Bilboko itsasadarrean hasten zen, Portugaleteko dartsenan. Arazoak tarteko, irteera atzeratu egin behar izan zen eta uretara 10etan sartu ziren. Igeriketan bakoitzak bere postua lortu zuen eta bizikletan hasi eta berehala taldetxoak osatu ziren, bakoitzak bere taldea hartu zuen eta gutxi gorabehera bizikleta hasitako tokian hasi zen korrika. Korrika berriro ere aldeak nabarmendu ziren.

Mutilen artean lehena Beni izan zen, lasterketa txukuna egin zuen eta 3. sailkatu zen beterano I mailan, 30. postu sailkapen orokorrean. Igeriketa on bat egin zuen eta hori aprobetxatzea lortu zuen. Bizikletan bere taldean eroriko bat ikusi zuen, baina denek aurrera jarraitu zuten. Korrika, berriro ere, beste eroriko bat ikusi zuen. Berarentzako zorionez ez zitzaion errez ere ez gertatu eta korrikako saio on bat ere egin zuen. Bere atzetik Joseba Alberdi sailkatu zen, 9. SUB23 mailan, lasterketa bukatzea beste helbururik ez zuena. Taldeko hirugarren Jon Murua sailkatu zen eta hiru hauekin taldeka 9. sailkatu ginen. Jon Muruaren bigarren triatloia izan zen Barakaldokoa, aurreko astean Tuteran debutatu ondoren. Azkenik, Jon Aramendi sailkatu zen. Honek, bizikletan talde batean zihoala, arazoak izan zituen eta bizikleta konpontzera geratu behar izan zen. Azkenean bere emaztearekin batera helmugaratu zen.

Nesken sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
8 Garcia Ainhoa 01:06:59
9 Hernandez Gemma 01:07:04

Taldekide mutilen sailkapena:

Postua Abizena Izena Denbora
30 Benitez Jose Manuel 00:57:37
40 Alberdi Joseba 00:59:20
63 Murua Jon 01:03:29
75 Aramendi Jon 01:06:58

Nesken sailkapena

Mutilen sailkapena

Argazkiak: https://goo.gl/photos/gvg3kAbfbEvUKM1q8

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude