Jon Azpiazu Espainiako txapeldun

Igande goizean Gasteizen Espainiako distantzia luzeko txapelketak ospatu ziren eta Jon Azpiazu gizonezkoen 25-29 adinekoen artean garailea izan zen.

Kirolariek osatu beharreko ibilbidea distantzia luzekoa izan zen. Hau da 4 km igerian, Landako urtegian, 120 km bizikletan, Gasteizera bidean eta 30 km korrika, Gasteiztik zehar 3 itzulitan, azkenean Buesa Arenan bukatzeko. Taldeko hiru partaide ausartu ziren bertara joatea: Jon Azpiazu, Raúl Montiel eta Aitor Alberdi. Proba goiz hasi arren bero handiarekin ospatu zen.

Jonek lasterketa bikaina egin zuen eta Espainiako txapela eskuratu zuen bere mailan. Lasterketa igerian hasi zen eta luze egin zitzaion Joni, denbora dexente galdu zuen, baina ez zen kikildu eta aurrera ekin zion. Bizikletan erregulatzera joan bazen ere, denbora bikaina egin zuen. Indarrak gordetzen joan zen eta horrela korrika egitera indarrez ondo iritsi zen. Korrikako saio honetan nabarmendu zen gehien. Izan ere, korrika egiten bere mailako lehenak baino 20 minutu beranduago hasi zen, baina hala ere irabaztea lortu zuen. 25 km-ra arte 3. zihoan, eta hortik aurrera Aimar Agirresarobe eta Iñaki Gabarain pasa zituen ziztu bizian, helmugara lehen iristeko eta denbora ugari sartuz.

Lasterketa bukatzea lortu zuen beste taldekidea Raúl Montiel izan zen. Igeri ahal bezala egin eta gero bizikleta saioan oso gustura ibili zen, denbora guztian jendea pasatzen zihoan, bera pasa zuen bakarra Jon izan zen. Korrika saioa bukatzeko beldur pixka bat bazuen ere, hasieratik erritmo bat hartu zuen eta hori bukaerara arte mantentzea lortu zuen. Proba bukatzeagatik pozik geratu zen.

Azkenik, Aitor Alberdi ere hasi zen lasterketa egiten, baina ezin izan zuen bukatu. Beroa zela medio deshidratatu egin zen eta korrika 8 km egitera iritsi zen. Erretiratzeko momentuan bere mailako lehenengo postuan zegoen.

Mutilen sailkapena

Argazkiak: https://goo.gl/photos/B3qYqt5eTPvbFu7s5

2 Comments Add yours

  1. Jon S.(e)k dio:

    Txoritxo batek esan dit datorren urten mono berezia atera behar deula Jonentzat. Franja hori-gorrikin 😉 jajaj. Zorionak crack!

  2. Beñat Azpiazu(e)k dio:

    Zorionak makina!!!
    Y dime como entrenas!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude