Igande goizean euskal zirkuituko azken triatloi olinpikoa ospatu zen Donostia, hilabete honetako hirugarrena hiri horretan.
Kirolariek egin beharreko ibilbidea distantzia olinpikokoa izan zen eta berrikuntzak izan ditu. Igeriketan 1.500 m egin behar izan zituzten Kontxako badian. Beste urtetan ez bezala, aurten ez zen Igeldo mendira igotzen bizikleta hartu eta zuzenean Oriora joan eta Igeldotik itzuli, denera ia 40 km egin arte. Eta ondoren, ohikoa den bezala Kontxatik 10 km korrika.
Gureen artean lehenengoa Joseba Alberdi izan zen. Proba gehiena Aitorrekin -bere anaia- batera egin zuena. Batez ere bizikleta saioan lagundu zion, Josebak 11. denbora onena egin zuelarik bizikletan. SUB23 mailan 5. sailkatu zen. Aitorrek ez zuen lasterketa amaitu, Igeldotik zihoala errepidetik kanpora bultzatu zuen beste batek eta bi gurpilak hautsi zituelako. Josebaren atzetik Beni sartu zen, bizikletan Aitorri laguntzera geratu zela. Nahiz eta igeri Josebaren aurretik egin, Aitorren laguntzarengatik Igeldo igotzen hasi aurretik harrapatu egin zuen eta ibilbidea gogorra zenez ezin izan zion eutsi. Dani betiko martxan lasterketa on bat egin zuen eta hiru hauekin taldeka 27. sailkatu ginen. Ondorengoak Roman eta Matxin izan ziren. Matxinentzat bere lehen triatloi olinpikoa zen eta bukatzera atera zen. Kostata bada ere, korrika 3 itzuli ziren eta azkenekoa egitea kosta egin zitzaion, proba amaitzea lortu zuen eta horrekin pozik geratu zen. Bizikletan alde egin zion Romani, baina Roman, beteago iritsi zen korrika egitera eta harrapatu egin zuen. Arturok ere proba amaitzea lortu zuen.
Nesketan Ainhoa Garcia animatu zen lasterketan ateratzera, baina korrikako saioan proba uztera behartuta egon zen.
Taldekide mutilen sailkapena:
Postua | Abizena | Izena | Denbora |
77 | Alberdi | Joseba | 02:10:48 |
107 | Benitez | Jose Manuel | 02:14:24 |
171 | Heras | Dani | 02:21:56 |
212 | Matxinandiarena | Iban | 02:26:09 |
213 | Lopez | Roman | 02:26:09 |
259 | Mariscal | Arturo | 02:32:08 |