Aitor Alberdi garaile Aritzalekuko triatloian

Larunbat goizean Aritzalekuko kanpinean (Lerate) esprint distantziako triatloia ospatu zen eta Aitor Alberdik irabazi zuen. Triatloia egiteko oso garrantzitsua suertatzen da kanpinean dagoen jendearen inplikazioa. Hori dela eta, oso antolakuntza ona izaten duen lasterketa izaten da.

Jon Azpiazu bikain Embrun Man proban

Aurreko abuztuaren 15an Embrun (Frantzia) herrian Embrun Man proba ospatu zen eta Jon Azpiazuk karrera bikaina egin zuen. Aitor Alberdi ere proba egitera animatu zen, baina ezin izan zuen amaitu.