Aitor Alberdi garaile Aritzalekuko triatloian

Larunbat goizean Aritzalekuko kanpinean (Lerate) esprint distantziako triatloia ospatu zen eta Aitor Alberdik irabazi zuen. Triatloia egiteko oso garrantzitsua suertatzen da kanpinean dagoen jendearen inplikazioa. Hori dela eta, oso antolakuntza ona izaten duen lasterketa izaten da.

Aurreko urtetan distantzia olinpikoko proba ospatzen zen Aritzalekun, baina aurten esprint distantziara laburtu dute. Hau da, 750 m igeri, 20 km bizikletan eta 5 km korrika. Hala ere, triatloiko ezaugarri nagusia mantentzen jarraitu du: bizikletako gogortasuna. Oraingo honetan taldeko 6 kirolari gerturatu ziren bertan lehiatzera.

Aitorrek irabazi zuen lasterketa, 1 h 03 min 35 s denborarekin. Uretatik jada aurreko taldean atera zen eta bizikleta hartu bezain laster alde egin zuen, aldapa goran. Ordutik aurrera lasterketa bakarrik egin zuen. Bizikletako saioan tartea handitzen joan zen eta korrika egitera bakarrik iritsi zen. Hori dela eta, korrika lasai egiteko aukera izan zuen eta helmugara lehena iritsi zen.

Taldeko mutiletan bigarrena Jon Azpiazu izan zen. Embrunman proba gogorra eta gero bere lehenengo lasterketan. Indarrak berreskuratu dituela erakutsi du. Igeri lasai egin zuen eta bere indarrak bizikletako saioan hustu zituen. Azkenean lasterketa on bat egin zuen. Jon Aramendi ere gerturatu zen, aurtengo karreretan parte hartze handia izaten ari delarik. Hori dela eta, geroz eta hobeto moldatzen da. Bera bezala Roberto Renilla ere (biak aurten hasi dira triatloietan) lasterketa txukun bat egin zuen.

Nesketan Idoia izan zen aurrena. Igeri egitetik 2. atera zen eta azkenean 4. postuan amaitzea lortu zuen. Parte hartu zuen beste neska Ainhoa Garcia izan zen eta honek ere lasterketa on bat egin zuen.

Argazkiak: https://goo.gl/photos/1oXJAXNHhREB8XH46
Igandeko argazkiak: https://goo.gl/photos/gLN3AvCg8eHjubLq9

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude