Mezu honen bitartez taldean sartzeko interesa duzuenoi, hilaren 25ean 20:30tan Zelai Aristi kultur etxean egingo dugun bilerara gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan gure taldearen nondik norakoak azalduko ditugu eta hurrengo urterako ditugun proiektuak aurkeztu.
Hilabetea: 2009/09/22
Aitor Alberdi bigarren Guadalajarako triatloian
Pasa den larunbatean Guadalajarako XXIV triatloia ospatu zen. Bertan Urola KE Asirauto Plazaola taldeko Aitor Alberdik parte hartu eta bigarren postua eskuratzea lortu zuen.