Pasa den Ekainaren 26an Urola Asirauto Plazaola taldeko Jon Azpiazu triatleta, duela urtebete Espainiako Distantzi Luzeko 25-29 adin taldeko txapeldun bilakatu zen leku berean beste lasterketa bat lehiatzera bueltatu zen Gasteizera.Oraingoan erronka duela urte betekoa baino handiagoa zen. Bertan Europako Distantzia Luzeko txapelketa ospatzen zen. Triatletek igeriketako 4 kilometroz, txirrindularitzako 120 km eta korrikako 30 kilometroz osaturiko ibilbideari aurre egin behar izan zioten.
Jonek beste behin, igeriketan bere aurkariekiko galtzen duen denbora, bizikletako eta korrikako saio bikainak osatuz errekuperatzeko kapaz dela azaldu zuen.
6 ordu 40 minutu eta 39 segundoko esfortzu gogorraren ondoren, Buesa Arenan kokaturiko helmuga bigarren lekuan gurutzatzea lortu zuen Jonek 25-29 adin taldean, Europako txapeldunorde bilakatuz.
Bere hurrengo erronkak Frantzian ospatuko den ironman erdi bat eta abuztuan Ingalaterran ospatuko den ironman bat izango dira.
Zorionak Jon !!!!